Publicador de contenidos

Oroimen tailerra

Aurreko urteetan moduan, 2022-2023 denboraldian ere oroimen tailerra izango da. Saioak euskeraz izango dira, astearte eta ostegunetan 16:00-18:00 ordutegian udaletxe azpiko aretoan. Tailerrean elkarren arteko harremanak bultzatzeaz gain, oroimen maila, gaitasun intelektuala, autonomia eta ongizatea hobetzeko lanketa egiten da. Memoria estrategia eta teknikak ere erakusten dira. Ekintza aurrera eraman ahal izateko gutxieneko taldea behar denez, izen ematea beharrezkoa da, irailaren 29a bitarte udaletxean.

22·09·2022


Aurreko urteetan moduan, 2022-2023 denboraldian ere oroimen tailerra izango da.
Saioak euskeraz izango dira, astearte eta ostegunetan 16:00-18:00 ordutegian udaletxe azpiko aretoan.
Tailerrean elkarren arteko harremanak bultzatzeaz gain, oroimen maila, gaitasun intelektuala, autonomia eta ongizatea hobetzeko lanketa egiten da. Memoria estrategia eta teknikak ere  erakusten dira.
Ekintza aurrera eraman ahal izateko gutxieneko taldea behar denez, izen ematea beharrezkoa da, irailaren 29a bitarte udaletxean.