Publicador de contenidos
Atrás Olentzeroren eguna: bilera urriaren 6an
15·09·2026

Urtearen hasieran Kultura Mahaia eta herriko Guraso Taldea bildu ziren abenduaren 24ko Olentzeroren eta Mari Domingiren egunari buelta bat emateko. Orduan esan bezala, antolaketa lan handia du egun horrek, eta orain arte lanean ibili diren gurasoek erreleboa eskatu dute.
Martxoan egin zen bilera hartan ikusi zen bazegoela gogoa eguna antolatzen jarraitzeko, eta aldaketa batzuk egiteko aukera ere irekita utzi zen. Orain da momentua egunari forma emateko, proposamen berriak jasotzeko eta antolaketa ardurak banatzeko.
Urriaren 6an, 17:00etan, udaletxeko batzar aretoan elkartuko gara Olentzeroren eta Mari Domingiren egunari buelta bat emateko.
Bilera honetara herritar guztiak daude gonbidatuta. Gonbidapen berezia egiten diegu, hala ere, herriko txikienen gurasoei eta gertukoei.