Publicador de contenidos

Norbere kontuko langileei eta autonomoei zuzendutako diru laguntza deialdia argitaratu du Lanbidek

Laguntza horietan interesatuta dauden pertsonek Tolosaldea Garatzenen eskuratu dezakete informazio gehiago

15·04·2020


COVID-19aren krisialdiaren eraginez euren jarduerak etenda dituzten norberaren kontuko langileei eta langile autonomoei zuzendutako diru laguntza deialdi bat argitaratu du Lanbidek.

Diru laguntza horien inguruko informazio gehiago jaso nahi duenak eskualdeko garapen agentzia den Tolosaldea Garatzenekin jarri behar du harremanetan 943 65 45 01 telefonora deituta eta bertan jaso ahal izango du deialdiaren inguruko argibide gehiago edo laguntzak eskatzeko bete beharreko izapideen inguruko informazioa.

Azpiko loturan duzue deialdi osoa.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2020/04/2001852e.pdf