Publicador de contenidos
Atrás Mantenimendu gimnasia helduentzat
12·05·2025
Herritarren eskaerari erantzunez, herriko helduenentzat mantenimenduko gimnasia egiteko ikastaroa antolatzen ari gara. Urritik ekainera bitartean iraungo duen ikastaroa izango da, astean behin.
NORENTZAT: Tipi Tapara edo Memoria Tailerrera joaten direnentzat, bere burua udaleko beste ikastaroetan (pilates, yoga, gorputz tonifikazioa…) ikusten ez dutenentzat... Azken batean, ariketak taldearen mailara egokituko dira, eta helburua izango da mugitzeko eta mantenimendurako ariketak egitea, jende helduari bideratuta.
NON: Eguna zehazten denean erabakiko da lekua, baina hotzik ez pasatzeko aretoa egokituko da. Posible bada, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango da.
NOIZ: Astean behin izango da, ordubetez.
PREZIOA: 20€ hilabetean. Oinarrizko soldata baino baxuagoa daukanak prezio erdia ordainduko du: 10€ hilabatean.
Taldea ateratzeko 5-6 lagun inguru apuntatzea beharrezkoa izango da, eta orain da izena emateko garaia. Bete orri hau eta bota udaletxeko buzoian edo ekarri Idoia administrariari udaletxera:
IZEN-ABIZENAK: |
|
|||||
KONTU KORRONTE ZENBAKIA: |
|
|||||
GOIZEZ EDO ARRATSALDEZ NAHIAGO DUZU? |
Goizez |
Arratsaldez |
||||
ZE ASTEGUNETAN NAHIAGO DUZU? |
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
|
Izena emateko azken eguna: ekainak 6
Jasotzen ditugun izen-emateen arabera jakinaraziko dugu taldea ateratzen ote den, eta ze egunetan eta ordutan aterako den.