Publicador de contenidos

Atrás Liburutegi zerbitzua

Ikaztegietako liburutegian hainbat zerbitzu ematen dira. Horien berri izateko eta elkar ez oztopatzeko bidaltzen dizuegu informazioa: (1) Udal liburutegiaren zerbitzua. Liburuen mailegua egiten da, astearte eta ostegunetan, 16:30-18:30 bitartean. Ikasturteko egutegia liburutegiko atean dago. (2) Ikastaroak. Egun eta ordu hauetan ikastaroek dute lehentasuna: a. Ostegunak, 9:00-11:30. Euskara eskolak. b. Ostegun batzuk (urtarrilak 9, martxoak 13, maiatzak 15), 18:30-20:30. Irakurle talde feminista. c. Ostiralak, 17:00-20:30. Josteko tailerra. d. Larunbatak, 16:00-18:00. Arabe eskolak. (3) Ikasgela. Liburutegia libre dagoenean ikasgela gisara erabil daiteke. Astelehenetik igandera erabili daiteke, 7:00-22:00 bitartean, norberak behar duenean.

17·12·2024


Ikaztegietako liburutegian hainbat zerbitzu ematen dira. Horien berri izateko eta elkar ez oztopatzeko bidaltzen dizuegu informazioa:

  1. Udal liburutegiaren zerbitzua. Liburuen mailegua egiten da, astearte eta ostegunetan, 16:30-18:30 bitartean. Ikasturteko egutegia liburutegiko atean dago.

  1. Ikastaroak. Egun eta ordu hauetan ikastaroek dute lehentasuna:

    1. Ostegunak, 9:00-11:30. Euskara eskolak.
    2. Ostegun batzuk (urtarrilak 9, martxoak 13, maiatzak 15), 18:30-20:30. Irakurle talde feminista.
    3. Ostiralak, 17:00-20:30. Josteko tailerra.
    4. Larunbatak, 16:00-18:00. Arabe eskolak.

  1. Ikasgela. Liburutegia libre dagoenean ikasgela gisara erabil daiteke. Astelehenetik igandera erabili daiteke, 7:00-22:00 bitartean, norberak behar duenean.

IKASGELAKO ERABILTZAILEEI OHARRA: Azkenaldian ikastaro eta tailer gehiago ematen dira liburutegian. Ikasgela erabiltzen baduzu eta askotan gertatu bazaizu erabili ezin izatea, jakinarazi iezaguzu, mesedez. Ahal den neurrian elkar ez oztopatzen saiatuko gara. Informazio hori emateko, etorri udaletxera, edo idatzi mezu bat: udala@ikaztegieta.eus; 688 635 775. Eskerrik asko!