Publicador de contenidos
Atrás Ekainak 20: kiroldegiko parte-hartze prozesuaren azken saioa: aurkezpena.
Ekainaren 20an izango da kiroldegiaren zaharberritzearen inguruko azken saioa, 17:30etan, erabilera anitzeko aretoan.
Juntura kooperatibakoek azken aurkezpena egingo digute, izan genuen saioan esandakoak jaso eta planoen gainean azken aldaketak egin ondoren. Aurkeztuko digutena izango da parte-hartze prozesuaren azken emaitza, eta kiroldegiaren obra egiteko erabiliko dugun irizpide nagusia
16·06·2025
Lauzpabost saio izan ditugu dagoeneko herrian, kiroldegiaren zaharberritzearen inguruan. Ekainaren 20an izango da azkena, 17:30etan, erabilera anitzeko aretoan.
Juntura kooperatibako Edurnek eta Gorkak azken aurkezpena egingo digute, maiatzean izan genuen saioan esandakoak jaso eta planoen gainean azken aldaketak egiten ibili baitira aste hauetan.
Ekainaren 20an aurkeztuko digutena izango da parte-hartze prozesuaren azken emaitza, eta kiroldegiaren obra egiteko erabiliko dugun irizpide nagusia.