Publicador de contenidos

Atrás Kiroldegiko parte-hartze prozesua

Martxoaren 24an eta 25ean kiroldegiko parte-hartze prozesuaren saioak izan genituen. Bertan herritarrok kiroldegiaren inguruan genituen proposamenak eta beharrak zehaztu genituen. Saio horietan jasotakotik tiraka, proposamen bat prestatu da, herritarroi aurkeztuko dena. Hauxe da hurrengo zita, beraz: maiatzak 14, 17:30etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan (1. pisua).

28·04·2025


Martxoaren 24an eta 25ean kiroldegiko parte-hartze prozesuaren saioak izan genituen. Bertan herritarrok kiroldegiaren inguruan genituen proposamenak eta beharrak zehaztu genituen, eta Juntura kooperatibako Edurnek eta Gorkak jaso egin zituzten.

Saio horietan jasotakotik tiraka, proposamen bat prestatu dute, herritarroi aurkeztuko digutena. Hau izango da herritarrok prozesuan parte hartzeko izango dugun bigarren eta azken aukera: kiroldegian egin litekeen aldaketaren berri emango dute, eta guk gure iritzia eman ahalko dugu. Iritzi horiek kontuan hartuz aldaketak egin beharko balira egiten diguten proposamenean, hala egingo dute, eta bigarren saio batean aurkeztuko dizkigute aldaketak.

Hauxe da hurrengo zita, beraz: maiatzak 14, 17:30etan, udaletxeko erabilera anitzeko aretoan (1. pisua). Kiroldegian egingo litzatekeen aldaketa aurkeztuko da bertan, eta hori izango da momentua proposatzen dutenaren inguruan gure ekarpenak egiteko. Aprobetxatu momentua: zatoz proposamena ezagutzera eta, proposamenik bazenu, zure iritzia ematera!