Publicador de contenidos
Atrás KIROLDEGIA BIZIBERRITZEKO HAINBAT HOBEKUNTZA EGIN DIRA
06·06·2025
Ikaztegietako Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Kiroldegian azkeneko hilabeteetan. Besteak beste, honako lanak egin dira:
Ikaztegietako Udalak hainbat hobekuntza egin ditu Kiroldegian azkeneko hilabeteetan. Besteak beste, honako lanak egin dira:
- Gimnasiorako material berria erosi da (barra olinpikoa, kettlebellak, etab.).
- Gazte lokaleko leihoa aldatu da.
- Teilatuko kanaloiak garbitu dira, frontoiko harmaila gaineko teilatuko polikarbonatozko xaflak berritu dira eta gimnasioko balkoian atzemandako itoginak konpondu dira.
- Kiroldegiko sarrera – irteeretako irisgarritasun eta segurtasuna bermatu da honako hobekuntzan bidez:
- Behe solairuko sarrera nagusiko atean izuaren aurkako barra jarri da eta fotozelula bat jarri da istripuak ekiditeko.
- Behe solairuko larrialdietarako irteerako atearen pertsiana motorizatu egin da eraikinaren irekitze ordutegi osoan irekita egon dadin. Era berean, hemen ere fotozelula jarri da.
- Lehen solairuko sarrera nagusiko atean izuaren aurkako barra jarri da eta bestetik, pertsiana automatikoa jarri da. Hemen ere fotozelula bat instalatu da segurtasuna bermatzeko
Lan hauen kostuari aurre egiteko Ikaztegietako udalak Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak kudeaturiko eta Europar Batasuneko kofinantzaketa duten EREIN diru laguntza eskuratu du 2024ko deialdiaren barruan. Zehazki 12.321,61 euroko diru laguntza jaso da.