Publicador de contenidos

Kirol ekintzak: 2023-2024 ikasturtea

Azken urteetako bidea jarraituz, udalak datorren ikasturterako kirol ekintzak antolatu ditu. Hona hemen eskaintza:

30·08·2023


PILATES

Pilates metodoa  gorputza eta burua batera garatzeko  jarduera fisiko mota bat da. Giharrak indartzearekin batera, luzatu, gorputz-jarrera hobetu, malgutasuna irabazi eta oreka ematen ditu. Edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da eta jarduera fisikoaren arloan metodo osasuntsuena bezala ezagutzen da.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Astean ordubeteko bi saio, astelehen eta asteazkenetan:

  • Goizez, 09:30etatik 10:30etara.
  • Arratsaldez, 18:00etatik 19:00etara.

 

GORPUTZ TONIFIKAZIOA

Indar ariketak intentsitate altuko jarduera aerobikoekin uztartuko dira, ordubeteko saio bizi batean. Kirola egitera ohitua dagoen jendeari zuzendutako saioa izango da; beraz, gomendagarria da sasoi fisiko egokia izatea.

Ekintza honek ez du ikastaro egitura izango. Helburua izango da herritar talde bat elkartzea, kirola egiteko aitzakian. Saioa herritar batek dinamizatuko du.

EGUNA ETA ORDUTEGIA

Astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara.

 

YOGA

Indian sortu zen diziplina fisiko eta mental tradizionala da. Oreka fisikoa eta emozionala uztartzen dituen jarduera honek arnasketa eta gorputz jarrera kontrolatzen lagunduko digu, eta edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da.

EGUNAK ETA ORDUTEGIA

Astean ordu eta erdiko saioa:

  • Astearteetan, 9:00etatik 10:30etara.
  • Ostegunetan, 17:00etatik 18:30etara.

 

 

 

LILATOIA PRESTATZEKO KORRIKA TALDEA

Betiko kirol eskaintzaz gain, aurtengo berritasuna herriko emakumeei zuzenduriko korrika taldea da. Talde horren helburua martxo aldera egingo den Lilatoia prestatzea izango da; oinarri-oinarrizko mailatik abiatuta, astean ordubete inguruko entrenamendu saioak egitea da asmoa. Hori guztia erabakitzeko, irailaren 12an arratsaldeko 19:00etan bilera bat egingo dugu udaletxe azpiko aretoan. Saioetan parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko. Izena emateko, deitu udaletxera edo azaldu bilerara.

 

Ikastaro guztietarako izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da irailaren 15a baino lehen.