Publicador de contenidos

Atrás Kirol ekintzak. 2020-2021 ikasturtea

Azken urteetako bidea jarraituz, aurtengo ikasturterako ere udalak kirol ekintzak antolatu ditu. Bizi dugun egoera dela eta, segurtasun eta higiene neurriak errespetatuko dituzten ekintzak egitea da gure asmoa, eta horretarako zenbait aldaketa egin ditugu ikastaroetan.

08·10·2020


Hona hemen aurtengo eskaintza:

PILATES

Pilates Metodoa  gorputza eta burua batera garatzeko  jarduera fisiko mota bat da. Giharrak indartzearekin batera, luzatu, gorputz-jarrera hobetu, malgutasuna irabazi eta oreka ematen ditu. Edozein adin eta osasun egoera dutenentzat baliagarria da eta jarduera fisikoaren arloan metodo osasuntsuena bezala ezagutzen da.

Segurtasun eta higiene neurriak errespetatze aldera, 8 lagun baino gehiagok ematen badute izena, bi talde egingo ditugu.

EGUNAK

ORDUTEGIA

PREZIOA

Astelehen eta asteazkenak

  1. 9:15-10:15

 

  1. 10.45-11:45

Partehartzaileak   -  Prezioa

            6                       39€

            7                       33€

            8                       29€

            

 

 

AEROBIC

Dantzako pausoak erabiliz, erresistentzia kardiobaskularra lantzeko, giharrak indartzeko eta malgutasuna hobetzeko baliagarria den jarduera dibertigarria. Jarduera fisikoa modu atsegin eta erraz batean egiteko aukera ezin hobea.

EGUNAK

ORDUTEGIA

PREZIOA

Astearte eta ostegunak

9:30-10:30

Partehartzaileak   -  Prezioa

            6                       39€

            7                       33€

            8                       29€

            9                       26€

            10                     23,5€

            11                     21€

            12                     20€

 

 

KORRIKA TALDEAN

Korrika egiten hasi nahi al duzu? Aspaldian utzi zenion korri egiteari eta berriro hasi nahi al duzu?  Hauxe da zure aukera! Jakin badakigu taldean askoz ere errazagoa dela errutina osasuntsuak mantentzea. Horretarako, lehia alde batera utziz, astean bi entrenamendu saio eder prestatuko ditugu: beroketak, zenbait ariketa espezifiko, korrika saio bat eta luzaketak.

EGUNAK

ORDUTEGIA

PREZIOA

Astearte eta ostegunak

18:45-19:45

Partehartzaileak   -  Prezioa

            6                       20€

            7                       17,5€

            8                       15€

            9                       13,5€

            10                     12€

            11                     11€

            12                     10€

 

 

 

*OHARRAK: - Ekintza gauzatu ahal izateko gutxienez 6 parte hartzailek eman beharko dute izena.

- Matrikula orria betetzean ikasturte osorako (ekainerarte) konpromezua hartuko da. Baja ematea soilik gaixotasun edo pisuzko arrazoiengatik onartuko da.

Ekintzetan apuntatu ahal izateko udaletxean aurkituko duzuen matrikula orria bete beharko da urriaren 16a, ostirala, baino lehenago.

Animatu parte hartzera eta astindu zuen gorputza!