Publicador de contenidos
Atrás Jubilatuentzako irteera. Irailak 26, ostirala
25·08·2025

Irailaren 26rako irteera antolatu dugu herriko jubilatuentzat*. Aurten, Gasteizera joango egunpasa. Hona egitaraua:
9:15 Irteera Ikaztegietako kiroldegitik
11:00 Santa Maria katedralera bisita
14:30 Bazkaria Gran Hotel Lakuan
MENUA (30€):
Pikatzeko: Xolomoa eta Leongo zezina Idiazabal gaztarekin
Lehenengo platera: Patatak errioxar erara
Bigarren platera: Erreboiloa
Postrea: Etxeko gazta tarta labean egina
Edariak: Ur minerala eta Errioxako ardo beltza
Kafea edo infusioa
Bazkalostean, denbora librea Gasteizen (Erdi Aroko feria dago)
19:00 Ikaztegietara buelta
OHARRAK:
- Udaletxean eman behar da izena eta orduan egingo da ordainketa.
- *Jubilatuak: 60 urtetik gorakoak. Ezintasuna dutenak zaintzailearekin joan daitezke.
- Jubilatuak edo herrikoak ez direnak ere apuntatu daitezke, eta autobusean lekua badago joan ahalko dira, herriko jubilatuek lehentasuna izanda beti ere.
ORDAINTZEKO AUKERAK:
Jakin badakigu erretirodun guztien egoera ekonomikoa ez dela berdina eta, horregatik, hiru aukera proposatzen dizkizugu bidaiaren gastuei aurre egiteko.
|
ZER ORDAINDU DEZAKET? (borobildu zure aukera) |
ORDAINDUKO DUDANA, GUZTIRA: |
|
|
|
||
|
1. aukera |
Katedraleko bisita (7,5€) eta bazkaria (30€), biak ordaindu ditzaket. |
37,5€ |
|
2. aukera |
Bazkaria bakarrik ordaindu dezaket. |
30€ |
|
3. aukera |
Hilabetean 1080€ko pentsioa baino gutxiago jasotzen dut. Gastu guztiak udalak ordaintzea eskatzen dut. |
0€ |
*Autobusa udalak ordainduko du.
Izena emateko azken eguna: irailak 12
Zalantzaren bat baduzu zatoz udaletxera eta galdetu!