Publicador de contenidos

Atrás Ikaztegietan umeentzako aisialdi ekintzak, telegram kanala

Ikaztegietako Guraso Taldeak hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar: ipuin kontalariak, tailerrak, festetako umeen eguna… Horien berri emateko Telegram kanal bat sortu dute, eta herritarrak gonbidatu nahi dituzte bertara batzera. Ikaztegietan umeentzat antolatzen dituzten aisialdi ekintzen berri izan duen edonor batu daiteke, irekia eta doakoa da.

28·01·2025

Kanalera batzeko pausoak, hauek:

  1. Telegram instalatu
  2. Goian eskuinean, lupa ageri den horretan, hau idatzi: “Ikaztegietan umeentzako aisialdi ekintzak”
  3. Izen hori daraman kanalaren gainean klikatu eta, ondoren, kanalera batu (“unirme” edo “join” jartzen duen tokian).
  4. Listo! Hemendik aurrera, Guraso Taldeak antolatzen dituen ekimenen berri izango duzu.