Publicador de contenidos

Atrás Ikaztegietan kontsumoa eztabaidan

Ikaztegietako I.Bigarren Eskuko Azoka – AZAROAK 28 8:00-9:00: Produktuak eramateko ordua 9:00-10:00: Antolaketa 10:00: Azokaren irikiera 13:00: Itxiera

11·11·2021


Ikaztegietako I.Bigarren Eskuko Azoka – AZAROAK 28

8:00-9:00: Produktuak eramateko ordua

9:00-10:00: Antolaketa

10:00: Azokaren irikiera

13:00: Itxiera

 

 

Gutxi falta da gabonetarako eta dagoeneko oparien bilaketa hastear gaude.

Astekliman parte hartu ondoren, kontsumitzeko ereduak izan dezakeen eragina mahaigainean jarri nahi dugu, jakina baita ingurune-arazo askoren katearen amaieran dagoela, hala nola berotze globala, natur eremuen kutsadura edo energia krisia.

Arrazoiak ugariak izanik, Ikaztegietako I. Bigarren Eskuko Azoka egitea proposatzen dugu, produktuen bizitza ahal den eta gehien luzatu eta ohitura hau gure kulturan barneratzeko asmoz.

Arrakastatsua izan dadin denon parte hartzea behar dugu, Beraz, alferkeria alboan utzi eta ganbara eta armairuak txukuntzeko garaia da, behar ez dugun hori atera eta azokara eramateko eta besteek eskainiko dutena behar bada erosteko.

 

Aukera egongo da postua 2-3 lagunen artean jartzeko. Ez da beharrezkoa izango aurretik zuen artean elkartzea, parte hartzaileei deituko zaituztegu azokaren aurretik eta postua partekatu nahi duzuen galdetuko zaizue; eta kasu horretan antolakuntzak egingo ditu taldeak. Beraz animatu gauza gutxi izanda ere!

 

Interesa baduzu, azaroaren 20a baino lehen hurrengo telefono zenbakira whatsapp bat bidali edo deitu: 675008601