Publicador de contenidos
Atrás Ikaztegietako Udalaren eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren arteko lankidetzarako esparru-hitzarmena
03·03·2026

Ikaztegietako Udalak hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Farmazialarien Elkartearekin, sendagaiak zentzuz erabiltzeko arazoak dituzten herritarrei laguntza emateko helburuarekin.
Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuek artatutako pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko programa bat da, eta Ikaztegietako Udaleko etxez etxeko laguntza-zerbitzuek eta gizarte zerbitzuek artatutako pertsonen medikamentuen erabilera optimizatzea da helburua.
Zertan datza?
Pazienteak hartu behar dituen medikamentuak pertsonalizatuta jasotzen ditu farmazian.
Astero edo bi astez behin joaten da pazientea farmaziara, epe horri dagozkion medikamentuak blister pertsonalizatuan jasotzera.
Zer egin behar da zerbitzua jasotzeko?
- Ikaztegietako gizarte langilearekin ordua hartu behar da, eskaera orria hartzeko.
- Eskaera orria bete ondoren, zerbitzua jaso nahi den farmaziara eraman behar da kopia bat. Edozein farmaziatan jaso daiteke zerbitzua, pazienteari erosoen zaion horretan.