Publicador de contenidos

Atrás Ikaztegietako nerabeekin aisialdia antolatzeko proiektua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria saila eta Ikaztegietako Udala elkarlanean ari gara joan den urria ezkero, eta urte berriarekin batera, Herri txikietako nerabeen sustapenerako hezitzaile taldea kontratatzeko proiektu pilotua aurkeztu nahi dugu. Proiektuaren nondik norakoak azaldu, elkar ezagutu eta zalantzak argitzeko, aurkezpen bilerak antolatu ditugu. Aurkezpen bilerak, otsailaren 1ean, asteazkenean izango dira udaletxeko erabilera anitzeko gelan, gurasoei zuzendutakoa 19:00etan eta gazteei zuzendutakoa 19:45etan.

24·01·2023


Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria saila eta Ikaztegietako Udala elkarlanean ari gara joan den urria ezkero, eta urte berriarekin batera, Herri txikietako nerabeen sustapenerako hezitzaile taldea kontratatzeko proiektu pilotua aurkeztu nahi dizugu. 1000 biztanletik beherako 10 udalerritan, 12 eta 17 urte arteko nerabeen sustapena indartzeko planteamendu bat abiaraztea da helburua. Lan honetarako 2 hezitzaile kontratatu dira.

Ikaztegietako Udalak proiektuan parte hartzeko eskaera egin zuen, eta hautatutako udalerrietako bat da.

Aisialdia lanerako erreminta bihurturik, eta nerabeen beharrei erantzunez, komunitatearekiko loturak sortu eta herriko dinamikak indartzea da proiektuko hezitzaileon xedea.

Aurkezpen bilerak, otsailaren 1ean, asteazkenean izango dira udaletxeko erabilera anitzeko gelan, gurasoei zuzendutakoa 19:00etan eta gazteei zuzendutakoa 19:45etan.