Publicador de contenidos

Ikaztegietako Jaiak 2023

Dei egiten dizuegu herritar orori festa hauen antolaketan esku bat botatzeko, guztien artean denon gustuko ekintzez osaturiko egitarau bat prestatzea baita helburua. Animatu hau aurrera eraman eta ideiak biltzeko, OTSAILAK 7 asteartea, 17:30tan, udaletxean egingo den bilerara.

02·02·2023


Kaixo ikaztegietarrok, aurten ere herriko kultura mahaia gogotsu hasi da lanean. Beste hainbat gairen artean 2023ko San Lorentzo jaien antolaketan hasteko gogotsu gaude, baina ez herritarren proposamenak entzun eta laguntzarik gabe. Horregatik dei egiten dizuegu herritar orori festa hauen antolaketan esku bat botatzeko, guztien artean  denon gustuko ekintzez osaturiko egitarau bat prestatzea baita helburua.

Animatu hau aurrera eraman eta ideiak biltzeko, OTSAILAK 7 asteartea, 17:30tan, udaletxean egingo den bilerara.

Animatu eta parte hartu, edozein laguntza eskertuko dugu!!

Haize eta ideia berriak behar ditugu!