Publicador de contenidos

Ikaztegietako 7. Euskal Azoka

Urte zaila pasatzen ari gara, baina Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatzea erabaki du, segurtasun neurri guztiak betez. Apirilaren 25ean, igandean, izango da 10:00etatik 14:00etara. Plazan 20 postu ezberdin egongo dira segurtasun tarteak errespetatuz: baserriko produktuak, landareak, edariak, artisau lanak, jantziak, liburuak, pintura erakusketa, musika... Plazan sarrera puntu bat eta irteera puntu bat egongo dira, eta nola ez, pilaketak saihestu beharko dira. Antolakuntzan daudenei kasu egitea, eta bete beharreko arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.

12·04·2021


IKAZTEGIETAKO 7. EUSKAL AZOKA

 

 

Kaixo herritarroi,

 

Urte zaila pasatzen ari gara, baina Ikaztegietako Kultura Batzordeak azoka antolatzea erabaki du, segurtasun neurri guztiak betez.

 

Apirilaren 25ean, igandean, izango da 10:00etatik 14:00etara. Plazan 20 postu ezberdin egongo dira segurtasun tarteak errespetatuz: baserriko produktuak, landareak, edariak, artisau lanak, jantziak, liburuak, pintura erakusketa, musika...

 

Plazan sarrera puntu bat eta irteera puntu bat egongo dira, eta nola ez, pilaketak saihestu beharko dira. Antolakuntzan daudenei kasu egitea, eta bete beharreko arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.

 

 

Boluntario lana egiteko izen ematea

 

Azoka antolatzeak aurretik eta ostean muntatze lanak egitea eskatzen du. Horretarako, boluntario lana egiteko prest daudenei izena emateko aukera eman nahi zaie. Larunbatean, hilak 24, 18:00etan, postuentzako karpak muntatu beharko dira, plazan. Edota, igandean, 14:00etan, dena jaso beharko da.

 

Laguntzeko prest daudenek udaletxeko 943 65 33 29 telefono zenbakira deitu beharko dute, eta zein egunetan laguntzeko prest dauden adierazi beharko dute. Izena emateko azken eguna apirilak 21 da.

 

Aldez aurretik, eskerrik asko.

 

Ikaztegietako Kultura Batzordea