Publicador de contenidos
Atrás Ikaztegieta martxan jartzeko boluntarioak
31·05·2018
Ikaztegietako Udalak herritarrei zuzenduriko eskaintza handitu nahian, ekimen berri bat jarri nahi du martxan, hirugarren adineko biztanleei zuzendua izango dena batez ere. Ekimen honek jarduera eta ohitura osasuntsuak bultzatzea izango du helburutzat eta astean behin herri ingurunean prestatuko diren ibilbideetan barrena ibilaldiak egingo dira. Ekimen hau martxan jartzeko ordea, boluntarioak behar ditu Udalak, antolakuntzan lagundu ahal izateko.
Hori dela eta boluntario bezala laguntzeko prest dagoen edozein herritarri bilera deialdia luzatzen diogu, ekainaren 6an arratsaldeko 18:00etan Udaletxean. Animatu parte hartzera eta lagundu ikaztegietar gehiago martxan jartzen.