Publicador de contenidos
Atrás Ikastaro eskaintza 2026-2027: osasuna 60+
24·08·2026

Hauek izango dira 60 urtetik gorakoentzako ikastaro eta egitasmoak: mantenimendu gimnasia helduentzat, memoria tailerra eta tipi tapa. Ikastaro guztietarako izena udaletxean bertan edota 943 65 33 29 telefono zenbakira deituta eman beharko da irailaren 1etik 18ra bitartean.
MANTENIMENDU GIMNASIA HELDUENTZAT
Tipi Tapara edo Memoria Tailerrera joaten direnentzat, bere burua udaleko beste ikastaroetan (pilates, yoga, gorputz tonifikazioa…) ikusten ez dutenentzat... Azken batean, ariketak taldearen mailara egokituko dira, eta helburua izango da mugitzeko eta mantenimendurako ariketak egitea, jende helduari bideratuta. Saioak udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango dira.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Astelehenetan, 12:00-13:00 |
TARIFA: 20€ / hilabetea. TARIFA SOZIALA: dohainik.
MEMORIA TAILERRA
60 urtetik gorakoentzako tailerra da hau, memoria lantzera bideratua. Tailerraren helburuak bizi-kalitatea hobetzea, etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaintzea edo atzeratzea eta gaitasun kognitiboen galera aurrezaintzea edo atzeratzea dira, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz. Saioak taldearen beharretara egokitzen dira.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara. |
TARIFA: Dohainik (Ikaztegietako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)
TIPI TAPA – BERTAN BEHERA
Boluntario eta parte-hartzaile faltagatik, Tipi Tapa bertan behera geratu da ikasturte honetan. Herritarren batek interesa izango balu, udalarekin harremanetan jartzeko eskatzen da.
Gogorarazten dugu helduentzako mantenimendu gimnasia indarrean dagoela, eta tarifa soziala 0€tara jaitsi dela.