Publicador de contenidos
Atrás Ikastaro eskaintza 2026-2027: eskaintza soziokulturala
24·08·2026

|
ESKAINTZA SOZIOKULTURALA |
EUSKARA IKASTAROAK
Udalak, AEK-rekin elkarlanean, euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu. Taldea osatzen bada, iaz bezala, Ikaztegietan bertan izango dira eskolak.
|
Astearte eta ostegun, 9:00-11:30 |
TARIFA: 120€ euskara bonuarekin, baina %100era bitarteko diru-laguntzak egongo dira, ikasi nahi den mailaren arabera. Ikasleak matrikula egiterakoan egin beharko du ordainketa, eta ikasturte amaieran itzuliko zaio dagokion kopurua, beti ere, asistentzia betetzen bada eta ikastaroa ondo baliatzen bada. Babesgabetasun edo zaurgarritasun egoeran dauden herritarren kasuan udalak aurreratu dezake matrikularen ordainketa osoa.
EUSKARA IKASTARO BEREZIAK GURASOENTZAT
2026-2027 ikasturteari begira, gurasoentzako euskara ikastaro praktiko bat antolatu nahi dugu eskolan. Euskara ulertzen ez duten gurasoentzat dira, eta haurren eskolako eguneroko euskaldunera gerturatzeko bide ezinhobea dira. Eskolak ikastetxean bertan edo udaletxean izango dira, umeak eskolan dauden bitartean, astean bi egunetan.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Zehazteke |
TARIFA: 120€ euskara bonuarekin, baina %100era bitarteko diru-laguntzak egongo dira, ikasi nahi den mailaren arabera.
IRAKURLE TALDE FEMINISTA
Azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasturte honetan ere irakurle talde feminista izango dugu Ikaztegietan. Bi hilabetez behin biltzen da taldea, liburutegian. Ohiana Iguaran dinamizatzailea itzuliko da ikasturte honetan.
Lehenengo egunean landuko den liburua: Katixa Agirreren Barne zerbitzuak. Hurrengo saioetako irakurketak lehenengo egunean zehaztuko dira.
|
EGUNAK ETA ORDUTEGIA |
|
Urriak 8, abenduak 10, otsailak 11, apirilak 8 eta ekainak 3; 18:30-20:00 |
TARIFA: Dohainik (Ikaztegietako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)
JOSTEKO TAILERRA
Aurten ere, irakaslerik gabe eta elkarrengandik ikasiz, musika entzun edo solasaldian gauden bitartean, josten edo puntua eta gantxiloa egiten arituko gara. Norberak nahi duen neurrian gainera, proiektu konkretu bat egiteko, Gabonak edo Inauteriko arropak prestatzeko edo ikasturtean zehar astean behin etor zaitezke. Taldearen aniztasuna baloratzen dugu, adinean, generoan, jakintza mailan... Kiroldegiko 1. pisuko gela txikian elkartuko gara.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Urriaren 8tik aurrera, ostegunetan, 17:00-18:30 |
TARIFA: Dohainik (talde autogestionatua da)
|
PREBENTZIOA |
Istripua izan duen pertsona bati edo bat-bateko gaixotasun bat duen pertsona bati berehalako arreta emateko jarduketa eta tekniken multzoa dira lehen sorospenak. Asistentzia mediko profesionala iritsi arte egiten da, lesioek okerrera egin ez dezaten. Laguntza ematen duten pertsonek gutxieneko ezagutza batzuk izan behar dituzte, eta ezagutza horiek barneratzeko formakuntza teorikoa eta praktikoa antolatu da. DYAko profesionalek emango dute formakuntza.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Urriak 3, 9:00-13:00 |
TARIFA: 10€