Publicador de contenidos
Atrás Ikastaro eskaintza 2025-2026: eskaintza soziokulturala
25·08·2025

EUSKARA IKASTAROAK
Udalak, AEK-rekin elkarlanean, euskara ikasteko ikastaroak antolatu ditu. Taldea osatzen bada, iaz bezala, Ikaztegietan bertan izango dira eskolak.
|
Astearte eta ostegun, 9:00-11:30 |
TARIFA: %100era bitarteko diru-laguntzak egongo dira, ikasi nahi den mailaren arabera. Ikasleak matrikula egiterakoan egin beharko du ordainketa, eta ikasturte amaieran itzuliko zaio dagokion kopurua, beti ere, asistentzia betetzen bada eta ikastaroa ondo baliatzen bada. Babesgabetasun edo zaurgarritasun egoeran dauden herritarren kasuan udalak aurreratu dezake matrikularen ordainketa osoa.
EUSKARA IKASTARO BEREZIAK GURASOENTZAT
TARIFA: Dohainik (udalak ordaintzen du)
IZEN-EMATEA: eskolan bertan edo online (labur.eus/etorriEUS)
IRAKURLE TALDE FEMINISTA
Azken urteetako ohiturari jarraituz, ikasturte honetan ere irakurle talde feminista izango dugu Ikaztegietan. Bi hilabetez behin biltzen da taldea, liburutegian. Aurtengoan berrikuntza batekin dator, gainera: Iratxe Retolaza izango da saioen dinamizatzailea. Retolaza erreferentea da gai hauetan: literatura ikertzailea da, eta aditua irakurketa feministan.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Lehen eguna irailaren 29an izango da, 18:30etan, liburutegian. Hurrengo saioak egun horretan bertan zehaztuko dira. |
TARIFA: Dohainik (udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)
BATERIA IKASTAROAK HELDUENTZAT
|
Eguna eta ordua irakaslearekin zehaztuko da, irailaren amaieran |
TARIFA: 18€ / ordua
MEKANIKA IKASTAROA
Ikastaroaren helburua da kotxeko motorrak behar dituen sistema guztien funtzionamendua eta mantenua zein den jakitea. Apunteak hartzeko materiala eta eskularruak ekartzea gomendatzen da.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Urriak 25, larunbata, 10:00-14:00 bitartean |
TARIFA: 10€
Aurten irakaslerik gabe eta elkarrengandik ikasiz, musika entzun edo solasaldian gauden bitartean, josten edo puntua eta gantxiloa egiten arituko gara. Norberak nahi duen neurrian gainera, proiektu konkretu bat egiteko, Gabonak edo Inauteriko arropak prestatzeko edo ikasturtean zehar astean behin etor zaitezke. Taldearen aniztasuna baloratzen dugu, adinean, generoan, jakintza mailan... Kiroldegiko 1. pisuko gela txikian elkartuko gara.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Urriaren 2tik maiatzaren 29ra, ostegunetan 17:00-18:30 |
TARIFA: Dohainik (talde autogestionatua da)
ZORU PELBIKOA KONKISTATUZ TAILERRA
Sara Majarenas fisioterapeuta eta zoru pelbikoan adituak bi egunetako tailerra eskainiko du Ikaztegietan, zoru pelbikoa lantzeko oinarrizko ezagutza eta ariketak partekatzeko. Lehenengo saioa teorikoa izango da eta bigarrena, praktikoa.
|
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
Abenduak 11 eta 18, 17:00-19:00 |
TARIFA: Dohainik (udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)
HITZ EGIN DEZAGUN GURE ZAINTZEZ
Zaintzaren eta heriotzaren inguruko lau saiotako ikastaroa eskainiko du Olaia Arana adituak. 24 urtetik gorako lan esperientzia du Aranak eta, saio praktiko eta parte-hartzaileen bidez, gizarte ongizatea eta autonomia bilatzen ditu ikastaroetan.
Programaren helburu nagusia da herritarrak sentsibilizatzea beren etorkizuneko zaintzak planifikatzeak duen garrantziaz, pertsona bakoitzak bere osasunarekin, ongizatearekin eta ingurunearekin zerikusia duten erabakiak hartzerakoan rol aktiboa har dezan, bereziki mendekotasun- edo hauskortasun-egoeretan. Parte-hartze saioen bidez, informazioa eta tresnak ematen dira hausnarketa sustatzeko eta erabaki informatuak eta arduratsuak hartzea errazteko.
|
LANDUKO DEN GAIA |
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
|
1. Zaintza pertsonalak. Zaintzea ez da inprobisatzen. |
Urtarrilak 8, osteguna, 17:30-19:30 |
|
2. Zaintza medikoak. Aurretiazko borondateen agiria eta eutanasia. |
Urtarrilak 22, osteguna, 17:30-19:30 |
|
3. Zaintza administratiboak. Prebentziozko notario-ahalordeak, izatezko zaintza eta kuratela. |
Otsailak 5, osteguna, 17:30-19:30 |
|
4. Zaintza ekonomikoak. Testamentuak, herentziak eta baliabide sozial eta ekonomikoak. |
Otsailak 19, osteguna, 17:30-19:30 |
TARIFA: Saio bat 5€ / 4 saioak 15€ / TARIFA SOZIALA: Dohainik
*Kopuru minimo bat apuntatzea beharrezkoa izango da ikastaroa sortzeko. Izen-ematea bukatzen denean jakinaraziko dugu.