Publicador de contenidos
Atrás Hondakinen bilketan aldaketak
24·03·2022
2021eko urte amaieran jakinarazi genuen bezala, hondakin bilketan aldaketak egongo dira. Sistema berriarekin apirilaren 1ean hasiko gara.
Ikaztegietako birziklatze tasa eskualdeko onena eta altuena da. Atez atekoak herritarrok hondakinak ahalik eta ondoen birziklatzea zuen helburu, eta lortu dugu. Orain, ordea, erronka beste bat da: birziklatze tasa horri eutsi eta bilketaren gastua gutxitu nahi dugu. Horregatik, honako aldaketa hau egingo dugu: organikoa eta errefusa atez ate biltzen jarraituko dugu, orain artean bezala, baina papera eta ontzi arinak karga lateralek edukiontzietan (kontainerretan) biltzen hasiko gara. Edukiontzi horiek herriko bost gunetan jarriko dira: udaletxearen ondoan, kiroldegiko aparkalekuan, Aiutu Gain etxearen parean gaur egun dagoen beiraren edukiontziaren ondoan, Zubiaurreko aparkalekuan eat Tomas-Eneako gunearen ondoan.
Organikoa, orain arte bezala, astearte, ostiral eta igandeetan bilduko da; errefusa, berriz, larunbatetan. Pardelak eta higiene hondakinak atez atekoa dagoen egun guztietan bilduko dira.
Paperaren eta plastikoaren kasuan, edozein egunetan atera ahalko dira edukiontzietara.
Bilketa sistema berria apirilaren 1ean hasiko bada ere, martxoaren 29an herritarrok zalantzarik baduzue, hauek argitzeko udaletxe azpiko aretoan egongo gara, 19:00etan. Zalantzaren bat izanez gero, etorri lasai.
Besterik gabe, jaso ezazue agur bat.