Publicador de contenidos

Atrás Hondakin bilketan aldaketak

2014ko urte hasieran atez ateko sistema jarri zenetik, Alegiarekin batera eskualdeko bilketa daturik onenak izan ditugu. Ikaztegietarroi ingurugiroaren alde egin dugun lanagatik zoriontzea dagokigu, eta eredugarriak izan gara Tolosaldeako Mankomunitateko datuetan. Garbi geratu da, bilketa honekin, ikaztegietarrok, birziklatze ohitura onak hartu ditugula, eta hemendik aurrera ere gure erronka horri eustea izango da. Behin bereizketa ohitura onak hartuta, ordea, ikusi dugu momentua izan daitekeela aldaketa txikiekin ekonomikoki hondakinen bilketa sistemaren gastua txikitzen hasteko. Hori horrela, atzoko ohiko batzarrean, hondakinen bilketa sisteman aldaketa egitea adostu zen. Zehazki bilketa mistoa deritzona ezartzea adostu da, hau da, organikoa eta errefusa gaur egungo sisteman mantenduko lirateke (atez ate), eta ontzi arinak eta papera karga lateraleko edukiontzietan bilduko lirateke. Azken frakzio hauek biltzeko, herrian, karga lateraleko edukiontziak jarriko dira. Atzoko erabakiaren berri eman zaio Tolosaldeako Mankomunitateari, eta honela aldaketa prozesuari hasiera eman zaio. Aldaketa epe laburrean egitea aurreikusten da, hala ere, lasai egon, garaia iritsitakoan, bilerak egingo dira eta zuzeneko informazioa jasoko duzue. Bestalde, urtero moduan, egun seinalatu hauetan hondakinen bilketan aldaketak izango dira. Abenduaren 24ean eta 31n ez da hondakinen bilketarik egingo Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, bi frakzio jasoko dira: organikoa eta errefusa.   Pasa Eguberri onak, eta laster izango gara gai honekiko berriekin!

23·12·2021


2014ko urte hasieran atez ateko sistema jarri zenetik, Alegiarekin batera eskualdeko bilketa daturik onenak izan ditugu. Ikaztegietarroi ingurugiroaren alde egin dugun lanagatik zoriontzea dagokigu, eta eredugarriak izan gara Tolosaldeako Mankomunitateko datuetan. Garbi geratu da, bilketa honekin, ikaztegietarrok, birziklatze ohitura onak hartu ditugula, eta hemendik aurrera ere gure erronka horri eustea izango da.

Behin bereizketa ohitura onak hartuta, ordea, ikusi dugu momentua izan daitekeela aldaketa txikiekin ekonomikoki hondakinen bilketa sistemaren gastua txikitzen hasteko. Hori horrela, atzoko ohiko batzarrean, hondakinen bilketa sisteman aldaketa egitea adostu zen.

Zehazki bilketa mistoa deritzona ezartzea adostu da, hau da, organikoa eta errefusa gaur egungo sisteman mantenduko lirateke (atez ate), eta ontzi arinak eta papera karga lateraleko edukiontzietan bilduko lirateke. Azken frakzio hauek biltzeko, herrian, karga lateraleko edukiontziak jarriko dira.

Atzoko erabakiaren berri eman zaio Tolosaldeako Mankomunitateari, eta honela aldaketa prozesuari hasiera eman zaio. Aldaketa epe laburrean egitea aurreikusten da, hala ere, lasai egon, garaia iritsitakoan, bilerak egingo dira eta zuzeneko informazioa jasoko duzue.

Bestalde, urtero moduan, egun seinalatu hauetan hondakinen bilketan aldaketak izango dira.

- Abenduaren 24ean eta 31n ez da hondakinen bilketarik egingo
-Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, bi frakzio jasoko dira: organikoa eta errefusa.

 

Pasa Eguberri onak, eta laster izango gara gai honekiko berriekin!