Publicador de contenidos

Atrás Hitzaldia azaroaren 8an: bidai instituzionala errefuxiatu sahararren kanpamentuentara

Ikaztegietako alkatea, eta Haritz Azurmendi, kultur batzordeko kidea, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan izan dira Euskal Fondoak antolatutako bidaia instituzionalean. Bertan ikusi-ikasitakoa kontatuko dute.

08·11·2024


Alba Garmendia, Ikaztegietako alkatea, eta Haritz Azurmendi, kultur batzordeko kidea, errefuxiatu sahararren kanpamentuetan izan dira Euskal Fondoak antolatutako bidaia instituzionalean. Bidaia horren helburuetako bat izan da Ikaztegietaren eta Tifaritiren arteko senidetzea gauzatzea. Bertan ikusi-ikasitakoa hitzaldi batean kontatuko dute ostiralean, eta herritarren laguntzarekin eman daitezkeen lankidetza aukerak aztertuko dira. 
 
Saioan bertan Shifa elkarteko kideak egongo dira, herritarrak horietako batzuk. Shifa Osasun Elkartea Saharako kanpamentuetako herritarren osasuna hobetzeko lanean ari den elkartea da. Ostiralean elkartearen berri emango dute eta postutxoa ere jarriko dute. 
 
Saioa euskaraz izango da, eta hassaniara itzuliko. Garazi Hach Embarekek egingo ditu itzulpen lanak.