Publicador de contenidos
Atrás Herri langileen oposizio lehiaketarako oinarriak onartu dira
01·04·2026

Atzo egindako udalbatzan aho batez onartu ziren zerbitzu anitzetako langileen bi plazen oposiziorako oinarriak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidali dira gaur, eta argitaratzen direnean udaleko webgunean ere jarriko dira oinarriak, nahi duenak kontsulta ditzan.
Behin Gipuzkoako aldizkarian argitaratuta, estatuko aldizkari ofizialera bidaliko dira oinarriak eta, han argitaratzen direnetik aurrera, 20 eguneko epea egongo da eskaintzak udalean aurkezteko.
Azterketa teorikoa eta praktikoa izango dira, bakoitza egun batean. Euskara egiaztagirik ez duenak, euskararen gaitasun maila ziurtatzeko azterketa ere egin beharko du.