Publicador de contenidos

HAURRESKOLA PAREAN PARKE NATURALIZATUA ERAIKI DU UDALAK

Inbertsioa aurora eramateko Eusko Jaurlaritzaren EREIN programatik dirulaguntza eskuratu du udalak

2024·10·02


Ikaztegietako Udalak 0-2 urte arteko haurrentzako parke naturalizatua eraiki du. Parkea haurreskola pareko belazean eriki da. Haurreskola orduetan bertako haurrek erabiliko dute, eta herritarrentzat ere irekita egongo da bestelako orduetan.

Lan hauen kostuari aurre egiteko Ikaztegietako udalak Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak kudeaturiko eta Europar Batasuneko kofinantzaketa duten EREIN diru laguntza eskuratu du 2023ko deialdiaren barruan. Zehazki 8.738,98 euroko diru laguntza jaso da.

​​​​​​​