Publicador de contenidos
Atrás Geuretik Sortuak proiektua: "Frankopoleon" antzerki emanaldia urtarrilaren 30ean
22·01·2026

Ikaztegietako Udalak nazio mailako Geuretik Sortuak proiektuan hartu du parte. Udalbiltzako, Euskal Herriko Udalen partzuergoko, kide da Ikaztegieta, eta haiek antolatutako ekimen arrakastatsua da Geuretik Sortuak.
Egitasmoaren hirugarren edizio honetan, Peru Calabaza idazlea etorri zen gurera iaz. Hiru asteko egonaldia egin zuen Ikaztegietan, eta gurean inspiratuta ipuin bat sortu du, herrian aurkeztuko duena, martxoan.
Peru bezala, sortzaile gehiago izan dira herri gehiagotan. Komikigintza, literatura, zinegintza eta antzerkigintzako 30 lan sortu dira 2025ean zehar. Horietako bi izan dira Kulturarte konpainia eta Jon Ander Urresti eta Matxalen de Pedro. Bakoitzak bere aldetik antzerki bana sortu dute, eta Ikaztegietan izango ditugu urtarrilean eta maiatzean. Hauek izango dira saioak:
- Urtarrilak 30. 18:30. Frankopoleon antzerkia. Erabilera anitzeko aretoan.
- Martxoak 27. 18:00. Peru Calabazaren liburu-aurkezpena. Erabilera anitzeko aretoan.
- Maiatzak 15. 18:30. Kolapsoa antzerkia. Erabilera anitzeko aretoan.