Publicador de contenidos
Atrás Geuretik Sortuak: idazle baten egonaldia Ikaztegietan
11·03·2025
Ikaztegietako Udalak nazio mailako Geuretik Sortuak proiektuan hartu du parte. Udalbiltzako, Euskal Herriko Udalen partzuergoko, kide da Ikaztegieta, eta haiek antolatutako ekimen arrakastatsua da Geuretik Sortuak. Beraien hitzetan:
Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara.
Euskarazko eskaintza kulturala ez da nahiko genukeen bezain zabala, eta horri erantzuteko asmoz sortu zen Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Lehen bi edizioei esker, zazpi lurraldeetako hainbat herritara iritsi dira 40 euskal sortzaile baino gehiagoren lanak, lau arte-diziplinatakoak.
Hirugarren edizio honetan, Peru Calabaza idazlea etorriko da gurera. Hiru aste egingo ditu guztira Ikaztegietan: martxoan hasita eta ekainera bitartean, hiru aldiz etorriko da herrira. Herria bera ezagutuko du egun horietan, herritarrekin egongo da, eta saioren bat edo beste antolatuko du ikaztegietarrekin. Aurrerago emango dizuegu saio horien berri, baina, bitartean, eman dieziogun ongi etorria Peruri!