Publicador de contenidos

Atrás Gabonetako zozketa

Azken urteetako ohitura jarraituz, Errigorako lau saski zozketatuko ditugu aurten ere herritar guztien artean. Horretarako, hemen daukazue zozketarako zenbakia daraman egutegia. Aurtengo jubilatu irteerarena da egutegiko argazkia. Gasteizera joan ginen egunpasa, eta laster hasiko gara hurrengo urteko irteeraren antolaketarekin. Gogoz gelditu bazinen, egon adi hurrengo irteerari! Zozketa abenduaren 18an egingo da, 10:30ean. Zorte on! UDAL KORPORAZIOAREN IZENEAN, 2026 ZORIONTSUA OPA DIZUEGU

24·11·2025


Azken urteetako ohitura jarraituz, Errigorako lau saski zozketatuko ditugu aurten ere herritar guztien artean. Horretarako, hemen daukazue zozketarako zenbakia daraman egutegia.

Aurtengo jubilatu irteerarena da egutegiko argazkia. Gasteizera joan ginen egunpasa, eta laster hasiko gara hurrengo urteko irteeraren antolaketarekin. Gogoz gelditu bazinen, egon adi hurrengo irteerari!

Zozketa abenduaren 18an egingo da, 10:30ean. Zortzi zenbaki aterako dira: lau saridun eta lau ordezko. Zenbaki sarituek 15 eguneko epea izango dute saria jasotzeko. Epe hori pasata saridunik agertzen ez bada, ordezko zenbakiarentzat izango da saria. Zenbaki sarituak udaleko webgunean, Telegramen, udaletxeko atean eta Tolosaldeko Atarian argitaratuko dira.

Zorte on!

UDAL KORPORAZIOAREN IZENEAN, 

 

2026 ZORIONTSUA OPA DIZUEGU