Publicador de contenidos
Atrás Gabonetako zozketa
03·12·2024
Azken urteetako ohitura jarraituz, Errigorakolau saski zozketatuko ditugu aurten ere herritar guztien artean. Horretarako, hemen daukazue zozketarako zenbakia daraman egutegia.
Argazki lehiaketa irabazlearena da egutegiko argazkia. Lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak Ostatuko paretetan dituzue ikusgai. Ez da erabaki erraza izan: eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!
Zozketa abenduaren 20an egingo da, 10:30ean. Zortzi zenbaki aterako dira: lau saridun eta lau ordezko. Zenbaki sarituek 15 eguneko epea izango dute saria jasotzeko, epe hori pasata saridunik agertzen ez bada, ordezko zenbakiarentzat izango da saria.Zenbaki sarituak udaleko webgunean, Telegramen, udaletxeko atean eta Tolosaldeko Atarian argitaratuko dira.
Zorte on!
UDAL KORPORAZIOAREN IZENEAN,
2025 ZORIONTSUA OPA DIZUEGU