Publicador de contenidos
23·11·2021
- ABENDUAK 3 "Euskara Tolosaldean: kartografia bat” hitzaldia
18:00tan erabilera anitzeko aretoan.
Galtzaundi Euskara Taldearen eskutik.
“Geldialdia: ezagutza gora, baina erabilera trabatua. Atzerakada: arnasguneen galera nabarmena. Euskararekin lotutako adierazleek kezka sortu dute azken urteetan, batez ere eremu euskaldunean. Zer gertatzen ari da? Azken hamarkaetan eskualde euskaldun batean izandako bilakaeraren analisia egin nahi du lan honek, informazio estatistikoa ustiatu: Tolosaldea hartu da aztergai, eskualdeko 28 herriak, eta aldagai soziolinguistikoa eta bestelakoak gurutzatu dira, joera eta horren oinarriak zein diren jakiteko. Euskal Herriko eskualderik euskaldunenetako da Tolosaldea, baina ñabardura haundiak daude herri batzuetatik besteetara. Urteotako aldaketa soziolinguistikoei buruzko iritziak eta ikuspegiak datuekin kontrastatzea, helburu horixe du aztergai honek.”
*Jarraian mokadutxo bat hartuz gaiaz hitz egiteko aukera egongo da.