Publicador de contenidos

Atrás EUSKARALDIA 2020

Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Gutxieneko baldintza euskara ulertzea da. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. 2020an burutuko da bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie eta Ikaztegietako udalak entitate moduan parte hartuko du. Herritarrei norbanako bezela parte hartzera gonbidatzen zaituzte Ikaztegietako udalak. Izena emateko www.euskaraldia.eus web orrian. AUKERATU ZURE ROLA! AHOBIZI EDO BELARRIPREST!

05·10·2020


Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

 

2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz; orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.

 

2020an burutuko da bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra eta, oraingoan, entitateei ere ariketan parte hartzeko gonbidapena egin zaie eta Ikaztegietako udalak entitate moduan parte hartuko du.

 

Herritarrei norbanako bezela parte hartzera gonbidatzen zaituzte Ikaztegietako udalak.

 

Izena emateko www.euskaraldia.eus web orrian.

 

AUKERATU ZURE ROLA!  AHOBIZI EDO BELARRIPREST!