Publicador de contenidos
Atrás Euskara ikastaroak
03·09·2020
Ikaztegietako Udalak eskualdeko euskalgintzako hainbat eragilerekin elkarlanean, 2020-2021 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu.
Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.
Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da.
Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Urtero bezala, herrian sortzen diren ikastaro guztiak Udalak diruz lagunduko ditu.
Matrikula epea: irailaren 17ra arte luzatuko da. Izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaizue epea amaitu eta egun gutxira.
Informazio gehiagorako edo izena emateko deitu lasai edo hurbildu udalera:
Ikaztegietako Udala: 943 653329
Ikaztegietako Udalak euskararen normalizazioan, guztiokin batera, urratsak ematera gonbidatzen zaitu. Animatu eta ikasi euskaraz!