Publicador de contenidos

Atrás Eskerrik asko, bihotzez!

Ikasturteko azken eskola astea da, udari ongietorria ere berehala emango diogu San Juan Suarekin, eta horrek gurean beste hau ere esan nahi du: eskerrak emateko garaia da. Kurtsoan zehar hamaika ekimen izaten ditugu herrian, horietako gehienak herritarren borondatezko lanari esker. Herria bizirik mantentzen dute, eta herritarron ongizatea bermatzeko giltzarri dira. Eskerrik asko, kuadrilla, eguneroko lan isil eta beharrezkoagatik!

15·06·2026

Eskerrik asko, hainbeste urtez ostegunero-ostegunero Tipi-Taparen arduradun fin izan zareten Pili Lazkano, Juan Antonio Urreta eta Maribi Lazkano.

Eskerrik asko, Festa eta Kultura Batzordea gidatzen ibili zareten Jone Garmendia, Leire Urretabizkaia eta Maialen Urretabizkaia.

Eskerrik asko, Janari Bankuan hilabeteroko banaketan ibili zareten Jaione Iurramendi, Sonia Plaza, Miren Mendizabal, Joxe Mari Garmendia eta Isabel Tapia.

Eskerrik asko, Jatorkinekoekin batera, asteartero eskola errefortzua ematen ibili zaren Gloria Castaños.

Eta eskerrik asko, Xabat Ibarguren, astelehenetako kirol saioa hain txukun prestatu eta bideratzeagatik.

Gozatu Biziolako kutixiez, merezita dituzue eta!