Publicador de contenidos

Errigora

Aurten ere iritsi da Errigorako produktuak eskatzeko garaia. Errigora Euskal Herria eta auzolana oinarri dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz. Eskaerak martxoaren 10etik 30era bitartean egin daitezke, eta aurten, gainera, Ikaztegietako Ostatuan jaso ahal izango dituzue. Eskaria egin ahal izateko argibide guztiak ohar honekin batera banatu dizuegun esku orrian dauzkazue. Egin zuen eskaera eta eman bultzada euskarari!

24·03·2022


Aurten ere iritsi da Errigorako produktuak eskatzeko garaia. Errigora Euskal Herria eta auzolana oinarri dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz.


Eskaerak martxoaren 10etik 30era bitartean egin daitezke, eta aurten, gainera, Ikaztegietako Ostatuan jaso ahal izango dituzue.


Eskaria egin ahal izateko argibide guztiak ohar honekin batera banatu dizuegun esku orrian dauzkazue.


Egin zuen eskaera eta eman bultzada euskarari!