Publicador de contenidos

Eman aurpegia! kanpaina

Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen inguruko sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina berri bat jarri du martxan, EMAN AURPEGIA! lelopean.

02·10·2023


Herrian jarri diren karteletan eta eskuorrietan ikusiko zenuten bezala, Tolosaldeko Mankomunitateak hondakinen inguruko sentsibilizazio eta komunikazio kanpaina berri bat jarri du martxan, EMAN AURPEGIA! lelopean. Horrekin lotuta, bi ohar eman nahi dizkizuegu:

  1. Ikaztegietan puntu informatzailea egongo da larunbat honetan (urriak 7) 10:00-13:00 bitartean, herriko plazan. Hondakinen inguruko edozein zalantza argituko digute bertara joaten bagara. Parte hartzen dutenei konpost zakutxoak banatuko zaizkie eta kanpainaren amaieran KM0 produktuez osatutako 9 saskiren zozketan parte hartzeko aukera emango zaie.

 

  1. Ikaztegietan oso datu onak ditugu birziklatze-tasari dagokionean, eskualdeko onenetakoak! Baina beti dago zer hobetua eta, zentzu horretan, bi puntutan arreta jartzeko eskatu nahi dizuegu:

Alde batetik, zaborren sailkapena zaintzeko eskatu nahi dizuegu, kalitate hobekoa izan dadin birziklapenetik ateratako produktua.

Beste alde batetik, herria bera garbi mantentzeko ahalegina ere eskatzen dizuegu. Esaerak dioen moduan: garbia ez omen da askotan garbitzen duena, gutxi zikintzen duena baizik!