Publicador de contenidos
Atrás Elikagai bankua arriskuan
18·03·2025
Badira urte batzuk herrian elikagai bankuko zerbitzua ematen dena, beharra dutenei hilean behin elikagaiak eskainiz. Beste herrietan bezalaxe, banaketak bolondres bidez funtzionatu izan du; ez baita hau udalaren konpetentzia. Hala ere, udal langileak dira janaria herrira ekartzen dutenak. Bolondresik gabe aurkitzen gara orain eta elikagaien banaketa arriskuan dago.
Hilean lehenengo ostiraletan izaten da, goizez, eta ordu bete inguru irauten du.
Egoera hau izanik, eta posible izango bazenu, udaletxean izena ematea gonbidatzen zaitugu.
Komunitateari ekarpen bat egiteak herria eta gure bizitza aberasten du.