Publicador de contenidos

Atrás Buzoneoa paperetik mugikorrera

Tarteka egiten dugun moduan, udaleko buzoneoa paperean jaso beharrean mugikorrean jaso nahi ote duzun galdetzera gatoz aurtengo ikasturte hasierarekin ere. Buzoneo bakoitzean paper asko inprimatzen dugu. Oharra etxean jaso eta, berehala, zaborrontzira botatzen dugu, gainera. Papera alferrik ez gastatzeko eta jasangarritasunaren izenean, buzoneo kopurua jaitsi nahiko genuke. Horretarako, udaleko oharrak mugikorrean jasotzeko aukera ematen dugu. Hala aukeratuz gero, mugikorretik bidaliko zaizkizue orain arte buzoneoan bidali izan diren ohar guztiak eta baita egoki ikusten diren bestelako mezuak ere.

08·10·2025


Tarteka egiten dugun moduan, udaleko buzoneoa paperean jaso beharrean mugikorrean jaso nahi ote duzun galdetzera gatoz aurtengo ikasturte hasierarekin ere.

Buzoneo bakoitzean paper asko inprimatzen dugu. Oharra etxean jaso eta, berehala, zaborrontzira botatzen dugu, gainera. Papera alferrik ez gastatzeko eta jasangarritasunaren izenean, buzoneo kopurua jaitsi nahiko genuke. Horretarako, udaleko oharrak mugikorrean jasotzeko aukera ematen dugu. Hala aukeratuz gero, mugikorretik bidaliko zaizkizue orain arte buzoneoan bidali izan diren ohar guztiak eta baita egoki ikusten diren bestelako mezuak ere.

Beraz, zure etxeko buzoneo aukera aldatu nahi baduzu, zure datuak betetzeko eta hiru aukera hauetako bat markatzeko eskatzen dizugu, eta udaletxean entregatzeko:

*Bertaratu ezingo bazenu, atera argazkia orriari betetzen duzunean, eta bidali telefono zenbaki honetara: 688 635 775 Whatsappetik edo Telegrametik.

Izen-abizenak

Etxeko helbidea

1. AUKERA:

HEMENDIK AURRERA, UDALEKO OHARRAK MUGIKORREAN BAKARRIK JASO NAHI DITUT

2. AUKERA:

HEMENDIK AURRERA, UDALEKO OHARRAK PAPEREAN ETA MUGIKORREAN JASO NAHI DITUT

3. AUKERA:

BETI BEZALA JARRAITU NAHI DUT

NOLA JASO UDALEKO MEZUAK MUGIKORREAN?

  1. Instalatu Telegram aplikazioa mugikorrean edo ordenagailuan.
  2. Bilatu “Ikaztegietatik” izena duen kanala, eta jarraitu ezazu.

Hortik aurrera, udaleko oharrak kanal horretan jasoko dituzu.

Ez duzula bakarrik asmatzen? Lasai! Zatoz udaletxera eta lagunduko zaitugu.

Mila esker zure lankidetzagatik!