Publicador de contenidos
Atrás Bizilagunen eremu komunetarako garbiketa aholkuak
15·04·2020
Etxeetako atariak eta eremu komunak garbitzeko oinarrizko jarraibideak.
Garbitzerakoan arreta berezia jarri: heldulekuei, igogailuetako eta tinbreetako botoiei, postontziei, barandilei eta interruptoreei. Horiek baitira birusa edukitzeko arrisku handiena izan dezaketen elementuak eta birusaren zabalkunderako foku garrantzitsua.
Gogoan izan lixiba disoluzioa erabiltzen duenak, ur litro bakoitzeko 2cl lixiba bota behar direla . Beste produktu desinfektatzaile edo biruzida batzuk ere erabil daitezke, aldez aurretik Koronabiruserako baliozkoak diren kontsultatzea garrantzitsua da. Ahal bada, botatzeko baietak, papera eta eskularruak erabili behar dira eta ezin bada, produktu horiek garbitu beharreko eremuetarako bakarrik erabiliko dira.
Guztion onerako, bizilagun guztiek oinarrizko prebentzio-neurri hauek kontuan har ditzatela eskatzen da birusaren hedapena ekiditeko jarraitu beharreko pauso garrantzitsuak baitira.