Publicador de contenidos
Atrás Bigarren eskuko txokoa
23·01·2024
Proiektu berri bat ere aurkeztu nahi dizuegu. Badira urteak gure gizartea kontsumismo betean sartua dela. Ezagutzen ditugu bere ondorioak; ekosistemen galera, Lurraren berotzea, “zabor mendiak”... Gure txikitik honi aurre egiteko moduak badaude, eta hain zuzen hortik dator egitasmo berri hau: bigarren eskuko txokoa. Erabiltzen ez dugun horrek bigarren bizitza bat izan dezake, eta herrian bertan bada, oraindik eta hobeto!
Datorren asteko ostegunean, otsailak 1, arratsaldeko 16:45tan emango diogu irekiera txokoari. Liburutegi kanpoan egongo da kokatua, eta liburutegiko ordutegi bera izango du (astearte eta ostegunetan 16:30-18:30). Zerbait uztea zein hartzea erabat dohainik izango da, baina erregistro bat emango da (erabileraren inguruko informazio gehiago txokoan bertan topatuko duzue). Animatu eta gerturatu datorren ostegunean zure etxeko panpin, katilu edo lanpara ahaztu horrekin!