Publicador de contenidos

Atrás Batzar irekia: GI-2131 errepidearen segurtasuna hobetzeko proiektua

Ikaztegietako Udaletik Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bat egin behar dugu GI-2131 errepidean oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Ikaztegieta bitan banatzen duen errepidea Aldundiarena da, eta Ikaztegietako Udalak ez du eskumenik bertan bere kasa aldaketarik egiteko. Dakizuenez, ordea, asko dira oinezkoen arriskuak errepidea gurutzatzerakoan, bereziki, trafikoaren abiaduraren ondoriozkoak.

07·06·2024


BATZAR IREKIA

GAIA: GI-2131 errepidearen segurtasuna hobetzeko proiektua

EGUNA: Ekainak 18, asteartea, 19:00

LEKUA: Ikaztegietako udaletxeko batzar aretoa (1. pisua)

Ikaztegietako Udaletik Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bat egin behar dugu GI-2131 errepidean oinezkoen segurtasuna hobetzeko. Ikaztegieta bitan banatzen duen errepidea Aldundiarena da, eta Ikaztegietako Udalak ez du eskumenik bertan bere kasa aldaketarik egiteko. Dakizuenez, ordea, asko dira oinezkoen arriskuak errepidea gurutzatzerakoan, bereziki, trafikoaren abiaduraren ondoriozkoak.

Arrisku horiek txikitzeko asmoarekin, udalean proposamen bat landu dugu arkitektoarekin batera. Proposamenaren helburua trafikoaren abiadura geldotzea eta oinezkoen segurtasuna handitzea da, eta Ikaztegietako bi biribilguneen arteko tartea hartzen du, gutxi gehiago. Proiektua Aldundira bidali aurretik herritarrekin bildu nahi dugu, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko eta, batez ere, esateko dituzuenak entzuteko eta zuen iritziak kontuan hartzeko.

Bertan ikusiko garelakoan, zuen zain geratzen gara.