Publicador de contenidos
Atrás

Batzar irekia etxebizitzari buruz

Etxe bat erosi nahian zabiltza, baina ez duzu ezer topatzen eta dagoena garestiegi dago? Gurasoen etxetik atera nahi duzu, baina alokairuaren prezioak altuegiak dira? Egoera horietakoren batean bazaude, hau da zure momentua: zatoz azaroaren 29an udaletxeko batzar aretoan egingo dugun bilerara.

22·11·2023


Batzar irekia etxebizitzari buruz

Azaroak 29, 18:30etan, Batzar Aretoan

- Etxe bat erosi nahian zabiltza, baina ez duzu ezer topatzen eta dagoena garestiegi dago?

- Gurasoen etxetik atera nahi duzu, baina alokairuaren prezioak altuegiak dira?

Egoera horietakoren batean bazaude, hau da zure momentua: zatoz azaroaren 29an udaletxeko batzar aretoan egingo dugun bilerara.

 

Zertarako izango den bilera?

  1. Zuen, herritarren, beharrak zeintzuk diren ezagutzeko.

Herriko behar erreala zein den jakin gabe alferrik hasiko gara eraikitzen.

 

  1. Udaletxean hasi dugun bidearen berri emateko, eta zuen iritziak entzuteko.

Diru publikoarekin ordainduko diren erabaki esanguratsuak ditugu aurrean, eta denona dena denon artean hitz egin behar dugu.

 

Zuen beharrei ahal bezain egokien erantzuteko gaude gu, eta herritarren parte-hartzea ezinbestekoa zaigu horretarako. Animatu eta zatoz batzarrera!