Publicador de contenidos
Atrás Batzar irekia azaroaren 13an: zabor bilketa tasa
Urriaren 24ko ez-ohiko udalbatzan hartutako erabaki baten berri emateko deitzen zaituztegu batzar irekira.
Aipatu udalbatzan ordenantza fiskalak onartu ziren. Zergen eta tasen ohiko eguneraketa onartu zen bertan, baina kontuan hartzekoa da aldaketa esanguratsu bat: zabor bilketaren tasaren igoera. Europako araudiak behartuta, apirilaren 8ko 7/2022 legea aplikatu beharrean gaude herri guztiak, estatutik datorrena eta datorren urtean jarriko dena indarrean.
11·11·2024
Urriaren 24ko ez-ohiko udalbatzan hartutako erabaki baten berri emateko deitzen zaituztegu batzar irekira.
Aipatu udalbatzan ordenantza fiskalak onartu ziren. Zergen eta tasen ohiko eguneraketa onartu zen bertan, baina kontuan hartzekoa da aldaketa esanguratsu bat: zabor bilketaren tasaren igoera. Europako araudiak behartuta, apirilaren 8ko 7/2022 legea aplikatu beharrean gaude herri guztiak, estatutik datorrena eta datorren urtean jarriko dena indarrean. Lege horrek dio zabor bilketaren gastua osorik onuradunek ordaindu behar dutela, eta udalak ezin duela ko-finantziatu. Gauzak horrela, orain arte zerbitzu horrek suposatzen zuen defizita tasen bidez ordaindu behar da osorik. Gure herriari bezalaxe eragiten die lege honek Europako herri guztiei, eta orokorra da tasen igoera herri guztietan.
Urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean aldaketa.
Aldaketa honen berri emateko eta zalantzak argitzeko deitzen zaituztegu batzarrera, azaroaren 13an, 18:30etan, udaletxeko batzar aretoan (1. solairua).