Publicador de contenidos
Atrás Bake Epailea aukeratzeko deialdia
06·10·2017
Ikaztegietako Bake Epaile lanak 4 urteko agintaldia du eta bere lanak amaitu egiten dira hurrengo hilabetean.
Udalak herriari deialdia luzatzen dio norbaitek lan hori egin nahi balu.
Lan hori egiteko interesa baduzu izena eman udaletxean urriaren 23 baino lehen.
Estatu espainiarrekoa eta adinez nagusia izan behar da.
Ez da inolako titulazio berezirik eskatzen, Bake Epailearen betebehar eta eginkizunak betetzeko behar adinako gaitasuna izatea baizik.
Kargua lau urterako izango da.
Legez ezarritako sistema eta kopuruen arabera ordainduko zaie.
Informazio gehiago nahiko bazenu gerturatu udaletxera.