Publicador de contenidos
Atrás Azoka bertan behera
15·04·2020
Dagoeneko jakingo duzuen moduan maiatzak 9rako azoka eguna prestatzen ari ginen. Pena handiz baina egoerak hala behartuta, bertan behera uzteko erabakia hartu behar izan dugu, COVID-19ak sortu duen egoeraren ondorioz.
Bitartean jarraitu baratzak lantzen, abereak hazten, eskulanak egiten, jakiak prestatzen, mota guztietako produktuak sortzen…hurrengo urtean izango dugu azokaz gozatzeko aukera eta!
Azkenik eskerrak eman nahi dizkiegu antolaketa lanetan ibili zareten guztiei, lanerako prestutasuna agertu duzuenei, zuen produktuak plazan eskaini behar zenituzten guztiei…
Eta aurrerantzean ere horrela jarraitzera animatzen zaituztegu!