Publicador de contenidos
Atrás Azaro eta abenduko agenda
28·10·2025

Ikastaroez gain, hau izango da azaroko eta abenduko herriko agenda kulturala. Saio guztiak dohainik izango dira:
- Azaroak 7, 18:00: Goazen telesailaren emanaldia. Erabilera anitzeko aretoan.
- Azaroak 10, 18:30: Irakurle talde feminista. Landuko den liburua: June Fernandezen Aingeruak eta neskameak. Liburutegian.
- Azaroak 11, 19:00: Festetako bilera. Landuko den gaia: kontzertuak eta cateringa. Batzar Aretoan.
- Azaroak 15, 16:00: Herri krosa. Herrian zehar. Herrigintza elkarteak antolatzen du.
OHAR GARRANTZITSUA: Egun horretan, 16:30-17:30 bitartean, ezingo da autorik erabili herrian zehar.
Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna:
-
- Azaroak 21, 18:00-20:00: Berdintasunaren altxorraren bila (ihes-gela). 7-12 urteko haurrentzat. Lekua aurrerago zehaztuko da.
Gaur egun, genero-desberdintasun ugari daude, baina badago sekretu handi bat: Berdintasunaren Altxorra. Zuen lana altxor hori aurkitzea eta irekitzea da!
Horretarako, erronkak gainditu eta berdintasuna eta errespetua zer diren ikasi beharko duzue. Erronka bakoitzak altxorrera gehiago hurbilduko zaituzte.
Behin irekitzen duzuenean, mundua bidezkoagoa eta politagoa izango da guztiontzat. Zuen esku dago mundua toki hobea bihurtzea!
-
- Azaroak 21, 19:00: Cromlech antzerkia. Erabilera anitzeko aretoan.
Hiru emakume, ama eta bi alabak, aitaren heriotzaren ondoren elkartzean izandako elkarrizketa sakon batean kokatzen da antzezlana. Elkarrizketa horren ondoren ezer ez da berdina izango. Antzezpena aurrera joan ahala familia barruko sekretuak agertzen joango dira eta honek euren artean gaizki ulertu, harridura eta erruduntasuna sortuko badu ere, ziur ikusleari barre algarak sortaraziko dizkiola.
-
- Azaroak 25, 15:00etatik aurrera: Horma irudi kolektiboa. Emakume Taldeak antolatzen du. Erabilera anitzeko aretoan.
Euskararen eguna:
-
- Sormenetik Gurera: elkarrizketa sortzaile bati. Galtzaundik eta Gure Plazatxok antolatzen dute. Laster emango da informazio gehiago.
-
- Abenduak 3, 15:45: Txokolatada. Eskola aurrean. Guraso Taldeak antolatzen du.
- Abenduak 24, goizean zehar: etxez etxe kantu eskean arituko gara. Gonbidatuta zaudete kantatzera, eta etxeko ateak irribarre batekin irekitzera ere bai!
- Abenduak 24, 18:00: Olentzeroren etorrera. Plazan.