Publicador de contenidos
Atrás Aste honetako agenda
21·05·2024
Arratsaldeak nola bete asmatu ezinik zabiltzala? Hona gaurtik hasita ostiralera bitartean herrian ditugun hitzorduak, guztiak ere irekiak eta doainik:
GAUR: Andragorako dinamizatzailea dator herritarrokin biltzera. 19:00tan Batzar Aretoan.
BIHAR: Odola emateko aukera izango da 18:30-20:30 bitartean erabilera anitzeko gelan.
BIHAR: Festetako bilera 19:00tan Batzar Aretoan.
OSTEGUNEAN: Irakurle taldearen saioa, 18:30tan, liburutegian. Nirliit liburuaren gainean arituko gara.
OSTIRALEAN: Ziklikoki bizi tailerraren azken saioa. Besteak beste, elikaduraren inguruko gomendioak emango dizkigu hezitzaile menstrualak.