Publicador de contenidos
Atrás Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak
Maiatzaren 2an, Udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Izena emateko azken eguna: apirilak 27.
19·04·2018
Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita aldez aurretik datu egokiak eskuratzea eta horiek interpretatzen jakitea.
Hori dela eta, honen bidez, lehen tailerrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu:
NOIZ: Maiatzaren 2an
NON: Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
IRAUPENA: ordu 1
EZAUGARRIAK:
- Parte hartze ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea. Horretarako, deitu 943653329 edo idatzi udala@ikaztegieta.eus helbidera apirilaren 27a baino lehen eta zure izen-abizenak eta telefonoa erraztu.
- Parte hartzaileei Gipuzkoa Argitu tailerretan emandako azalpenak jasotzen dituen informazio-euskarria banatuko zaie.
- Izena eman ondoren, antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko lirateke, tailerraren inguruko informazio gehigarria emateko.
- Aukera izan ezkero, norberak bere ordenagailu eramangarria ekartzerik dauka bertan praktikatu ahal izateko.