Publicador de contenidos

Atrás Abuztuaren 5ean udaletxe zaharreko muralaren aurkezpena

Ikusiko zenuten udaletxe zaharreko pareta bat margotzen ibili direla herriko emakume batzuk. Lan ederra egin dute, eta egindakoa aurkezteko eguna jarri dute: Festen aurretik, abuztuaren 5ean, 19:30etan, muralaren aurkezpena egingo dute.

22·07·2026


Ikusiko zenuten udaletxe zaharreko pareta bat margotzen ibili direla herriko emakume batzuk. Lan ederra egin dute, eta egindakoa aurkezteko eguna jarri dute:

Festen aurretik, abuztuaren 5ean, 19:30etan, muralaren aurkezpena egingo dute.

Murala dagoen tokira bertaratzeko eskatu digute, eta bertan azalduko dizkigute muralaren nondik norakoak: muralean zer agertzen den, zergatik egin duten, nola aritu diren lanean… Zatoz Ikaztegietaren historia zatitxo bat ezagutzera!