Publicador de contenidos
Atrás Abenduak 24: kantu eskea eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrera
22·12·2025

Abenduaren 24an kantuan aterako dira etxez etxe haurrak eta gurasoak. Goizeko 9:30etan abiatuko dira kiroldegitik eta plazan bukatuko dute 13:00ak inguruan.
Hasierako zatia kotxez egingo da. Horrez gain, haur bakoitzak arduradun batekin joan beharko du.
Bildutako dirua umeekin ekintza bat egiteko erabiliko da.
Aspaldiko euskal ohitura da kantatzen ateratzea. Beraz, denok parte hartzera animatu nahi zaituztegu!!
OLENTZERO ETA MARI DOMINGIRI HARRERA
Abenduaren 24an, arratsaldeko 18:00an, Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egingo zaie plazan.
Ekitaldi hori antolatzeko laguntza behar da, ezin du dena talde txiki batek egin.
Beraz, mesedez, arratsaldeko 17:00etan ETORRI PLAZARA LAGUNTZERA!!